Beti berdin gertatzen zait. Soinua gora eta soinua behera, industria, megaestudioak eta ez dakit beste zenbat kontu. Neroni behintzat musika datorkit gogora soinua esaten dutenean; eta industria esaten dutenean, berriz, eskulana, ezagutza, zaintza eta trebezia. Azken batean, musikarien sormena eta lana distiratzeko gaude, kulturaren eta jendearen ongizatearen alde, iruditzen baitzait musika gehiago dagoela artearen aldean industriaren aldean baino.
Hasieran soinua besterik ez nuen izaten buruan; soinua eta tramankulu elektroniko horiek guztiak. Gaur dena da musika. Eta horrek denbora behar du, denbora eta lana, goxo eta fin.
Estudio txikia gara sinetsita gaudelako hori dela musikarien aukera onena. Denborari tarte zabala ematen diogu musikaren adierazkortasun artistikoa zukutzeko. Ez, ezin dugu denbora gelditu, baina badugu nahikoa ezagutza eta makina denbora amultsu ekartzeko, musika nagusitu dadin.